Nakbaren 78. urteurrenaren harira, manifestazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian
Israelgo Estatu genozidaren kontrako mobilizazio-eguna izan zen atzokoa Euskal Herrian. Nakbaren 78.urteurrena izan zen atzo, eta, horri lotuta, mobilizazioak egin dituzte Donostiako, Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko karriketan.
Palestinarekin Elkartasuna platarfomaren iritziz, “78 urte geroago, Palestinan Nakba gisa ezagutzen dugun garbiketa etnikoari amaiera emateko lasterketa zoroa areagotzen ari da Israel”. Plataformaren arabera, 2023ko urritik Israelek inoiz baino argiago erakutsi du “Israel handiaren proiektua” gauzatzeko asmoa, okupazioa sakonduz eta eskualde osora........
