Euskararen aurkako oldarria salatu dute Bilbon, Gasteizen eta Donostian egindako elkarretaratzeetan
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiak etenik ez duela salatu dute Bilbon, Gasteizen eta Donostian antolatutako elkarretaratzeetan. Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Donostiako Karlos Santamaria zentroan eta Gasteizko Letren Fakultatearen aurrean bildu dira, "Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean. Deialdia Euskalgintzaren Kontseiluak egin du, eta harekin bat egin dute hezkuntza eta unibertsitate arloko hainbat eragilek nahiz sindikatuk.
Kontseiluak salatu du unibertsitatera sartzeko probako (USaP) Euskara eta Literatura II azterketan zenbait ikaslek lortutako emaitza eskasak botere judizialak........
