ECIA eta SAPA enpresa armamentistikoak seinalatu ditu JARKI antolakunde iraultzaileak
Margoketak agertu dira ECIA eta Sapa enpresa armamentistikoen egoitzetan. “Gerra inperialistaren erantzuleak” mezua irakur daiteke pintaketetan, eta, ekintza honen bitartez, JARKI-k morteroak egiten dituen ECIA eta ekoizpen militarrari zuzendutako SAPA enpresak inperialismoa armez hornitzearen eta hau elikatzen duen gerraren negozioaren kontura bizi direla salatu du. Maiatzaren 1aren harira antolakundeak egin duen hirugarren ekintza da hau. Izan ere, hainbat banketxe eta komunikabide seinalatu zituen pasa den asteetan, hauek industria armamentistikarekin daukaten erlazioa salatzeko.
JARKI antolakunde iraultzaileak adierazi duenez, “armen indarrez eraikitako ordena eta hauen bitartez inposatutako bakea da kapitalarena”, eta ohartarazi du sistema horren........
