"Poliziak bidali zituen kale egoeran dauden pertsonak Errekaleorrera"
Errekaleor Bizirik proiektuak eraso larria salatu du, Gasteizko herriari zabaldutako agiri batean. Atzo egun osoan zehar Poliziaren "neurrigabeko presentzia" izan zela salatu dute, agindu judizialik gabe etxeetan sartzeraino.
Kale egoeran dauden hainbat pertsona auzora hurbildu zirela jakinarazi du Errekaleorrek, etxe batean sartzeko asmoarekin. "Ez da lehenengo aldia", adierazi dute auzokideek, eta proiektura sartzeko bideak azaldu zizkietela ohartarazi dute. Aldi berean, eskura izan zitzaketen baliabideak aurkeztu zizkieten, eta laguntzeko prestutasuna adierazi.
Auzora hurbildutako pertsonek beraiek adierazi zieten Errekaleorreko kideei Poliziak bidali zituela auzora, URSSA fabrikan........
