Zazpi pertsona kaleratu dituzte Donostiako etxebizitza batetik
Saretxe Etxebizitza Sindikatuak salatu du Udaltzaingoak Jolastokieta kaleko 10. zenbakian bizi ziren zazpi pertsona kaleratu dituela, Donostiako Udalaren aginduz.
Sindikatuak emandako datuen arabera, prozesua joan den asteazkenean hasi zen, Acuña enpresako langile bat bizilagunengana gerturatu, eta biharamunean poliziarekin itzuliko zirela ohartarazi zienean, obrak hasi behar zituztela eta. Horren aurrean, bizilagunek laguntza eskatu zioten etxebizitza sindikatuari. Gauzak horrela, babesa emateko txandak........
