Israelek gutxienez 254 pertsona hil eta beste 1.165 zauritu ditu Libanon, su-etenaren lehen egunean
Istorioa ez da berria, Israeldarrak ez daude su-etenak betetzera ohituak. Orain, atal berria erantsi diote: Israelek ez ditu eten Libanoren aurkako erasoak, hasiera batean AEBek eta Iranek adostutakoaren kontra. Are, bart gauen egin du orain arteko erasorik gogorrena. Libanoko Defentsa Zibilak jakitera eman duenez, gutxienez 254 pertsona hil eta 1.165 zauritu ditu. Horien artean, Ali Yusuf Harshi Hezbollahko buruzagiaren idazkari pertsonala, Israelgo armadaren........
