menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

[Eudk/Cast] ¿Qué está pasando con Solaria Zierbana 2?

24 0
16.08.2026

ZER ARI DA GERTATZEN SOLARIA ZIERBANA 2-rekin?

Solaria Zierbena Solar 2 Solaria Eguzki Sorkuntza S.L.k sustatutako zentral fotovoltaiko proiektu bat da, 49,9 MWko proiektatutako potentziarekin, Erriberabeitiko udalerrian kokatua. Zentral hori makroproiektu energetiko baten parte zen, Araban kokatua eta energia Zierbenako azpiestaziorantz hustutzea aurreikusten zuena; makroproiektu hori 22 zentral fotovoltaikok eta 90 kilometroko ebakuazio bide batek osatzen zuten.

2024ko maiatzaren 2an eman zen ezagutzera, Solaria Zierbana 3 eta Solaria Zierbana 4 zentralei eta Zierbenako ebakuazio bideari lotuta. Proiektu horien aurka milaka alegazio aurkeztu ziren. 2025eko otsailean, Solariak Zierbana Solar 2,3 eta 4 proiektuaren aldaketa bat aurkeztu zuen. Aldaketa onartua izan ondoren, txostenak berriro azaleratu ziren jendaurrean 2025eko ekainetik uztailera bitartean, eta milaka alegazio aurkeztu ziren berriro ere, uda izan arren.

Eusko Jaurlaritzak apirilean errefusatu zuen Zierbana 3 zentrala eta jarraian baita Zierbana 4 zentrala ere. Azkenik, uztailean, Zierbenako ebakuazio bide komunaren mendeko 19 zentralak errefusatu eta artxibatu zituen, sarera lotzeko datak iraungi zirelako eta ingurumen inpaktuaren adierazpenik ez zelako egin.

Hiru proiektuetatik, Zierbana Solar 2 izan zen lotzeko data gainditu zuen lehena, 2025eko azaroaren 30ean. Baina prozesu burokratikoetatik haratago, Erriberabeitiko udalerrian, lau kilometroko distantzian hiru zentral fotovoltaiko daude proiektatuta. Ekian zentralari gehitzen badizkiogu (orain arte Euskadin daukagun zentral fotovoltaikorik handiena), metatzearen ondorioak sortzen dira, eta bero uharte bat sortzen da.

Ondorioz, dagoeneko bertan behera beharko zukeen, baina Eusko Jaurlaritzak ukatu ez duen bakarra da. Horregatik, proiektuaren bilakaerari buruzko atzera begirako txiki hau egin behar da; horrela, testuinguruan jarri eta galderari erantzun ahal izango diogu: zer ari da gertatzen Solaria Zierbana Solar 2rekin?

Aurretik azaldutakoa jakinda, logikoa da pentsatzea Solariak eta Eusko Jaurlaritzak interes berezia dutela zentral fotovoltaiko zehatz horretan, Merlin Propertiesen datu zentroetatik oso gertu dagoelako. Eusko Jaurlaritzak makroproiektuko beste hogeita bat zentralekin bezala........

© La Haine