Osasuna eta genero kontuak
Aste honetako zutabea adimen artifizialari esker bularreko minbiziaren diagnostikoa bizkortzeko tresna bat garatzen ari den Biogipuzkoako eta Vicomtecheko ikertzaile-taldeari eskaintzea zen nire asmoa. Beti merezi du gure osasuna eta, oro har, bizi-kalitatea hobetzeko lanean ari direnei arreta eskaintzea eta gure esker ona helaraztea. Are gehiago, emakumeei bereziki eragiten dien gaixotasun baten aurkako borrokan, aurrerapauso oro baita albiste ona.
Gaia bueltaka nerabilkiela, ordea, emakumeen osasunarekin eta ikerketarekin zerikusia zuten beste bi albiste jarri zaizkit parean, eta norabidea aldatzera eraman naute. Batetik, Espainiako Nutrizio Agentziak........
