Orratzak atzera eta aurrera
Inoizko udarik beroena sekula amaituko ez zela zirudien arren –asteburu honetako tenperatura-jaitsiera izango ote da armairua aldatzeko garaia iritsi dela adierazten duen seinalea?–, egutegiak aurrera jarraitzen du ezinbestean, eta datorren asteburuan tokatuko zaigu urtaroari behin betiko ate-kolpea ematen dion urratsa egitea. Eguzkia lehenago agurtzea ekarri ohi duen ordu-aldaketa egiteko garaia izango da. «Ez al zuten ba esan hau egiteari utziko ziotela?». Bai, esan zuten, bai, baina badirudi, oraingoz, urtean bitan erlojuaren orratzak aurrera eta atzera mugitzen jarraitu beharko dugula. Hala, urriaren 25etik 26rako gauean, goizaldeko hiruretan,........
