Orkideazaina
Orkideazaina. Izango ote da hori baino ogibide politagorik? Hori izan zen burura etorri zitzaidan lehen pentsamendua Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien atalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak abian jarritako proiektuaren izena lehen aldiz entzutean: Orkideazaina. Amestutako ogibidea: eguna naturak oparitutako altxorra zaintzeari eskaintzea. Baina, ez, ez da hori zehazki proiektuak proposatzen diguna, horrek edertasunik kentzen ez dion arren. Hiriko hainbat puntutan hazten diren orkideak identifikatzea, babestea eta ezagutzera ematea da egitasmoaren xedea, eta, hortxe onena, interesa duen edonorentzat irekia da. Izan ere, landarea bezain berezia da........
