Afari solidarioak
Jose Ignazio Ansorena
Donostiako Udalak debekatu ditu Plaza berrian, Udaletxe zaharraren arkupeetan borondate oneko herritar batzuk egunero eskaintzen zituzten afari solidarioak. Hiru arrazoi nagusi omen daude erabakiaren oinarrian: «gune publikoen erabileraren arazoak, osasun publikoa eta kaleetako segurtasuna». Nonbait udal zerbitzuen hainbat txosten ondorio horretara iritsi dira: afari solidarioak kontu horietan arrisku bihurtu dira eta erabakia azkar batean hartu da.
Deigarri gertatu da noiz, non eta nola gure Udalak erabaki irmo eta azkarrak hartzen dituen. Arrazoi horiek beste jardueretan ere pilatzen dira eta gure udal ordezkariek urteak daramatzate ezikusiarena egiten. Nik bereziki ezagutzen ditut gure auzoko kaleetan jaun eta jabe diren ostalaritzako hainbaten kontuak. Baina izango dira gehiago besteetan. Esaterako, afariak antolatzen ziren Plaza eta arkupe horiexek, monumentu historikoa izanagatik, egunero erabiltzen dituzte edarien almazena izateko ostalaritzako banatzaileek. Esaterako, biztanleen kriterioen aurka araututako ordenantza batean, bestela ere oso beteta dauden kaleen 'okupazioa' baimendu zen mahaitxo eta trasteekin oso kriterio zabalez eta arau horiek kunplitzen ote diren apenas begiratzen den. Esaterako, musika........
