Ontziburu!, nire ontziburu!
Nik txikitan Arconada izan nahi nuen, gure garaiko haur ia gehienek bezala. Garai hartan lisaburdinarekin itsasten zitzaizkien zenbakiak futbolarien elastikoei, eta ez zegoen merchandisingik edo ... elastiko ofizialik, oraindik ere tartea uzten zitzaion etxean egindako eskulanari. Atezainaren elastikoak, ordea, ez zuen zenbaki bereizgarririk behar, atezain guztiek eramaten baitzuten zenbaki bera: bata.
Eskolako futbol taldean zelaiko jokalari hasi nintzen, baina berehala sartu zitzaidan buruan atezain izan behar nuela. Edo hori edo ezer ez. Atezain titularra, ordea, ni baino askoz trebeagoa zen zeregin horretan, eta entrenatzailea ni baino askoz zentzudunagoa jokalarien gaitasunak epaitzeko. Nik, ordea, neurean tematuta, atezain izan nahi nuenez kosta ahala kosta, belar hockeyan amaitu nuen, orduan sortu berria zelako taldea eskolan eta atezainik........
