Aholkuak on line
Adimen artifizialari galdetu diot zer gertatuko den azaroaren 29ko hauteskundeetan, eta ez du busti nahi izan. Joera bateko zein besteko inkestak jarri dizkit begien aurrean, aukera gertagarrienak izendatu ditu txukun-txukun eta ondo ordenatuta. Baina benetan gainera datorkigunaz ezer zehaztera ausartu gabe. Une batez, imajinatu dut politikariak gero eta gutxiago fidatzen direla beren aholkulariez........
