Ulertu nahi eta ezin
Batzuetan gaurkotasunak gizartearen bazterrean zaudela gogorarazten dizu. Ez duzu oporrik izan aste santuan, zubirik ez maiatzaren hasiera honetan, aita santuaren heriotzeak ez zaitu hunkitu eta ez zinen itzalaldiaz jabetu, hedabideen bitartez gertatzen ari zena jakin arte.
Bidasoako ospitalean hitzordua nuen egun horretan. Hogei minuturen buruan lortu nuen aparkatzea eta eraikin nagusirantz nindoala, nire zeratan murgildurik, sekulako burrunba heldu zitzaidan. Hamabi erdiak inguru ziren. Begiratu nuen zarataren iturburura eta metalezko ate handi bat zabalik ikusi nuen. Haren inguruan........
© El Diario Vasco
