Gipuzkoa / Bizkaia
Arantxa Urretabizkaia
Irakurri berri dut joan den astean, Donostiako alkate jaunak Bilbon emandako hitzaldi baten laburpena. Kronikaren arabera, puntu garrantzitsu asko aipatu zituen Insausti jaunak, baina niri ... gai zehatz batek piztu dit arreta. Donostiako alkateak lurraldeen arteko lehia gutxiago eskatu omen zuen eta elkarlan gehiago. Ez dut gainerako gaien garrantzia apaldu nahi, ezta kronika idatzi duenaren laburpena ere. Insaustik proposatutako puntu zehatz horretara bildu nahi dut arreta.
Bazen garaia, pentsatu nuen, bazen garaia lehiakortasuna baino gehiago lehiakorkeria dena fokuen........
