Feminismoaren deserosotasuna
Hurbil dugu martxoaren zortzia eta hedabide guztiek argitaratzen dute gizon eta emakumeon arteko berdintasunari buruzko zerbait. Datuak, askotan, inkestetan oinarritutako datuak. Adibidez, gazteen artean jaitsi ... egin dela feminismoarekiko atxikimendua, bereziki gizonengan. Demagun sinetsi egiten ditugula emaitza horiek, agian gure inguru hurbilean sumatzen dugunarekin bat egiten ez badute ere.
Eta halere, hainbeste inkestak seinalatzen duen atzerabidea egia izanda ere, uholdetan paretan ura noraino heldu zen seinalatzen den bezala, mobilizazioak noraino heldu ziren markatzen badugu eta orain non gauden beste marra batekin, ikusiko genuke ura jaitsi egin dela, baina ezin ahaztu ur horiek lurrazpian zeudela duela........
