Bulling madarikatua
Arantxa Urretabizkaia
Gainerakookin elkartu zenean ez zigun nola zegoen galdetzeko denbora eman. Mahaian jarri aurretik atera zitzaion kontatu nahi zuena borborrean. Esan zigun sekulako disgustua zuela, sei urtetako alabarekin. Ez zigun aholkua eskatu, besterik gabe, barruan zuen zama deskargatu nahi zuen. Kupelari zotza kendu zion.
Kontatu zuen bi ikaskidek alabari zamarra komunean sartu ziotela, erabat busti arte. Hori guztia haurren algara zalapartatsuz zipriztindua. Nonbait, grazia egiten zien erasoak. Isilune iluna nagusitu zen kontakizunaren bukaerarekin batera.
Mahaikide batek........
