Aldirietako trenak
Beti bere autoan dabilenak ez du ikusten garraio publikoan ikusten dena, zerbait falta zaio zer nolako gizartean bizi garen ulertzeko orduan. Noski, begiek zuzenean ikusten ... dutena ez da zerbait ikasteko modu bakarra, horren faltan irakur ditzakezu txostenak eta estatistikak.
Gogoan dut zer nolako harridura eragin zidan Berlinen eta Londresen metroan festa-jantziak soinean zituzten emakumeak ikusteak, tximeleta lepoan zeramaten gizonak, alfonbra gorrirako prest. Dezente ibilia naiz Madrileko metroan eta han ez dut sekula horrelakorik ikusi, ezta Bilboko metroan ibili naizen gutxitan ere.
Hemen eta orain, garraio publikoa beste jende mota batentzat da. Igotzen zara aldiriko trenetan eta gehienez jende gaztea........
