1996+30= 2026
Arantxa Urretabizkaia
Laster beteko dira hogeita hamar urte Bidasoa itsasoratzen den puntuan emakume batzuk bertako Alardeetan berdintasunean parte hartzeko aldarrikapena kaleratu zutenetik. Egia da, agian, hogei urte ... ez direla ezer, baina hogeita hamar badira zertxo bat.
Geroztik heldu gara mende berri batera, euroak ordezkatu du pezeta, desagertu da ETA, legeztatu da Estatuan eutanasia eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontza, plazaratu eta gaurkotu da gurean Berdintasun legea, zabaldu dira sare sozialak modu amaigabean, emakume bat egin dute gotzain Britainia Handian, beste bat heldu da........
