Beldurra eta gizalegea
Arantxa Urretabizkaia
Nahiko ahalegina egin ezkero (ezin zehaztu noiz den nahiko, noiz behar den gehixeago) ia edozer ulertu daiteke. Ulertu, ez onartu. Ahalegintzen banaiz, ulertzen dut Ceutan askok sentitzen duen beldurra, beldur horiek desberdinak eta are kontrajarriak badira ere. Beldurra bertako herritarrengan, ordena jakin bati eutsi behar dioten polizien baitan, muga legearen kontrako moduan zeharkatu dutenengan, batez ere adin txikikoengan. Ez da gehiegikeria esatea azken asteotan beldurraz osatutako laino beltz batek estaltzen duela Ceutako zerua, gau eta egun. Eta lainoek, batzuetan,........
