Beroaldi bat
Arantxa Urretabizkaia
Eguerdiko ordubiak ziren anbulatorioko sendagileak ospitalera bidali zuenean. 37 gradu markatzen zituen autoak. Heldu zen ospitalera, erakutsi zuen Osakidetzako txartela harreran, hartu zuen tiketa makinatxo ... batean eta itxarongelara bidali zuten. Minutu batzuen buruan pantailan agertu zen egokitu zitzaion zenbakia. Sartu zen aldamenean zegoen bulego txikira.
Oraindik eseri ez zenean, mahaiaren beste aldean zegoen emakumeak, egun on esan gabe ere, «¿qué, otro golpe de calor?», esan zion, begiak aurrean zuen pantailari lotuak. Laguntza bila joan zen gizonari kosta........
