Oso zeurea bailitzan
Thomas Ospital organojole baxenafarrak (Aiherra, 1990) 2021ean jaso zuen Eusko Ikaskuntzak Donibane Lohizuneko udalarekin batera eman ohi duen Musika Saria. Musikari gaztea saria eman zitzaion, bere ibilbideari gogoz ekin ziezaion eta bere herritik egiten zitzaion aitortza gogoan izan zezan.
Ordurako, jada, Thomas sari handiak jasoa zen: Zaragozako Nazioarteko Organo lehiaketa (2009), Duruflé eta Chartres-eko Grand Prix (2012), Toulouseko Nazioarteko Organo lehiaketako bigarren saria (2013), Jean Louis Florentz (2014)... Ordurako, halaber, Ospital Parisko Saint-Eustache elizako organista nagusia zen.
Egia........
