Disimulurik ez
Irailean, lanera bueltatzen garenean, aurrera begiratzeko joera omen dugu. Urtea bukatzeko geratzen diren lau hilabeteei nola aurre egingo diegun pentsatzen dugu. Baina ba omen da uda aurretik egin gabe utzitako etxeko-lanen ajearen pisua somatzen duenik ere. Beste era batera esanda, zorrak ahazten edo barkatzen ez dituenik.
Iñaki Galdosek (Oñati, 1966) asteon Berrian idatzitako 'Ostikaketa' zutabean zioen bizitzea norberaren kontraesanak kudeatzea ere badela, gehiegi lotsatu barik, disimuluan pasatzea. Horretan dihardugula askok futbolarekin, bekatuak onartu bai baina zirimolatik atera........
