Araudi berria
Hezkuntza Saila azkentzen ari den bizikidetza positiborako araudi berriak babes handia ekarriko dio irakaslegoari: ikastetxeen baitan «agintari publiko» gisa aitortuak izango dira. Hemendik aurrera, irakaslearen hitzak froga-balioa eta egiazkotasun presuntzioa izango du ikasleekin suertatzen diren gatazka prozesuetan.
Beharrezkoa izango da araudi berria eta aurrerapauso handia suposatuko du. Asteburuan, ordea, Txindoki mendian izan naiz lagunekin eta lagunak hezkuntza mundukoak dira. Ez genuen beste gairik izan: gela barruko, jangelako eta patioko bizikidetza arazoak. Diziplina eza eta irakasleen autoritate........
