Su baxuan
Abuztuan ez da ezer gertatzen. Mundua, urtero, gelditu egin ohi da. Txankletak oinetan hartu eta urteko nekea tatarrez paseatzen dugu, nagi, leku batetik bestera. Abuztuak ez du ordurik. Goizago edo beranduago, heltzen gara behar den lekura. Ez dago ezer ordu zehatz batean egin behar denik. Txiklea bezala luzatzen zaigu egunari eskatuko dizkiogun apetak betetzeko denbora…
Aurten, ordea, eklipse batek apurtuko du gure ohiko denbora pasaren erritmoa. Gaur, zerura begira pasatuko dugu egunaren zati handia. Non zer hobeto ikusiko… Abuztu urduritu bat bizitzen ari gara........
