Eskuin-muturra berriro ere
Urrunegi dagoela Saxonia-Anhalt horretaz gehiegi kezkatzeko esan dit lagun batek okindegian elkartu garenean. Ez nago ados. Egia da urrun dagoela, eta estatu hori Alemaniako txikienetakoa dela biztanleria kontuan hartzen bada, eta AfDk ez duela gehiengo absolutua lortu, eta hura, eta bestea. Bere burua kontsolatu nahi duenak aitzakiak aurkituko ditu beti. Hemendik oso gertu, Gaztela eta Leonen, eskuin-muturra gobernuan dago betiko eskuinarekin, eta gainean dugu Marine Le Pen, Frantziako presidentea izateko aukera........
