Konpondu bako gabeziak
Ilusinoz ganezka joan ginan zapatuan San Mamesera Athletic eta Elcheren arteko partidua ikustera. Izan be, motiboak geunkazan gogotsu joateko zuri-gorriek aurreko jardunaldi bietan Celtaren zelaian eta Atleticeko de Madriden aurka etxean partidu bikainak jokatu ebazan-eta. Dana dala, futbolean lehia bakotxa ezbardina da eta ez dauka derrigorrez zerikusirik izan behar aurrekoagaz edota hurrengoagaz, edozein jokaldik dana hankaz gora ipini leike-eta. Ondorio nagusi lez esan geinke, Athleticek aukera bikaina galdu ebala hiru puntu eskuratzeko aurkari ahul baten kontrako partiduan. Hiru partidu San Mamesen eta garaipen bakarra. Eta, jakina, denporaldi ona egin gura dauen taldeak sendotasuna erakutsi behar dau etxeko partiduetan. Sevillaren aurkako lehian lez, zaleok desilusionatuta urten genduan Katedraletik. Emaitzea alde batera itxita, Terzicen........
