Albondigak
Amak albondiga perfektuak egiten zituen, denak tamaina berekoak, ondo biribilduak. Baina hori aldatzen hasi zen prestatutako albondigak merkaturatzen hasi zirenean.
Ordura arte, ahalegintzen zen bolatxo guztiak berdin-berdinak izan zitezen, baina egun batetik aurrera bolatxo inperfektuak egiten hasi zen, batzuk handiagoak ziren, beste batzuk txikiagoak, haragia ez zuen hainbeste estutzen eta, ondorioz, bolatxoak ez ziren hain borobilak. Ama albondiga inperfektuak........
