Koloreak
Udaberriaren koloreak hedatzen ari dira bazterrik bazter. Zuhaitzei kimu berriak irten zaizkie eta horietarik asko loretan dira jada. Berdea da nagusi gaur egun. Tira! berdea eta laranja ere bai. Trump izokin koloreko handipotak, belarriko zolda baino eskasagoa denak, parametro geopolitikoak aztoratzen segitzen du. Zerbait esaten duenean, munduko burtsa guztiak dardarka hasten dira. Ahotik joanda ibiltzen da eta gaur esaten duena bihar gezurtatu beharko du. Ez dakit zergatik ematen zaien oraindik fidagarritasunik........
