Hegaldia (II)
Alaba maiteak, aurrekoan nioen, hegan egitea kaiolatik ateratzean datzala nahiz eta kaiola polita eta urrezkoak izan. Amak eta nik zuek jaio zinetenetik ilusioz beterik txukundu eta hornitu genuen zuen kaiola. Hegan egiteak hegoak mugitzea esan nahi du, eta horretarako hega sendoak, irmoak, indartsu, gihartsu eta lumatsuak eduki behar. Zeren ongi prestatutako hegorik gabe ezin hegaldirik burutu, bizitza ez baita hegaldi motz eta laburrari ekiteko. Gogoan ditut Mikel Laboaren “Hegoak ebaki........
