Euskaraz bizi eta biziarazi
Hainbatetan, zerbitzu publikoez hitz egiten denean, langileen eskubideetan zein bestelakoetan jartzen da arreta. Halakoetan, oso gutxitan aipatzen dira zerbitzu hartzaileak, besteak beste, herritarrak eta, are gutxiagotan, azpimarratzen da hizkuntzek kalitatezko zerbitzua emateko orduan izan behar duten eginkizuna. Horrexegatik, garrantzitsua da ofizialak diren hizkuntzetan jarduteko gaitasuna duten langile publikoak eta zerbitzuak antolatzea, herri erakundeak behartuta daudelako herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan zerbitzua eskaintzera. Kontu hau, jakina, mailaz maila egin behar da, albait adostasun zabalenaz, baina saihestu ezin daitekeena da urratsak norabide horretan egin behar........
