A. E. eta E. A.
Orain dela hilabete eskas EAJren eta PSEren arteko harremanak oso gaiztotuta zeuden. Igerilekuarena une gorena izan zela esatea gehiegikeriatzat jo daiteke norbaitek agian, baina ezin ukatzekoa da meme hura bi alderdien arteko desadostasunen ikur bilakatu zela. Gaur egun, aldiz, dena aldatu da: Aitor Esteban eta Eneko Andueza elkarrekin agertu dira kameren aurrean; “irudi batek mila hitz baino gehiago erakusten du”, esan zuen haietako batek, ez dut gogoan nork; “musurik ez”, esan zuen haietako batek, ez........
