menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Leon XIV aita santuari gutun irekia

3 0
sunday

Orain arte Euskal Herria bisitatu izan duen Aita Santu bakarra Juan Pablo II Aita Santua izan zen, nahiz Aita Santu izan baino lehenago hemen ibiliak ziren Ratzinger Iruñeko Opus Dei-ren unibertsitatean edo Bergoglio Loiolako santutegian eta Iruñeko Ruiz de Galarreta adiskide jesuitarekin Erronkariko bere familiaren etxean eta abar.

Vojtyla Aita Santuak Loiola eta Xabier egun berean ikuskatu zituen; batetik bestera elikopteroz joanda. Elizkizunak bukatu ondoren eta bazkal garaia iritsi zelarik Xabierko gaztelu ondoko jesuiten konbentuan gela bereizi bat antolatu zuten Aita Santu eta bere idazkari partikularra zelako Stanislaw Dziwicz-ek atseden pixka bana har zezaten. Kardinal, artzapezpiku, gotzai eta bestelako autoritate eta pertsonalitateak ondoko aretoan eduki zuten zizka-mizka egiteko aukera.

Garai hartan Iruñeko artzapezpikua zen Jose Maria Zirarda eta jesuiten ordezkari bati esan zieten ate ondoan egon zitezela zer edo zer behar izanez gero edo laguntza emateko prest eta bazkari oparoa ekarri zieten biei ala biei. Vojtila Aita Santuari eta bere idazkariari lehenik barazki kontsome ederra aurzkeztu men zieten; eta gero bildots edo haragi errea, bertako ekoizpen adibideak zirela azaltzen saiatuz. Baina batetik eta bestetik puskatxo bana probatu eta gustagarria zegoela adierazi ondoren, arrautza tortila bana eta ura eskatu eta hartu omen........

© Noticias de Navarra