Barrenak
Ez zen mozkorren arteko liskar bat, gaueko ordu txikietan. Egun argiz gertatu zen, joan den uztailaren 19an, Berriozarko ostatu bateko terrazan. Estilo zaharrean. Erasotzaileak, dozena bat lagun, gehiago agian, aurpegia kaputxaz estaliak eta makilaz eta borraz armatuak. Erasotuak, berriz, militarrak, Aitzoaingo kuartelekoak. Espainiako selekzioaren partida ikusten ari ziren, nonbait. Batek talde faxista baten kamiseta omen zuen soinean. Kolpeak haiendako izan ziren, gehi........
