Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herrian Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko
Espainiaren eta Argentinaren arteko Munduko Txapelketako finalaren atarian, mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Bazterrak nahastu ditu Hego Euskal Herriko udalerri askotan partida ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko hartu duten erabakiak, izan ere, Donostian, Gasteizen, Iruñean,Lizarran, Tuteran, Eibarren, Ermuan, Irunen, Barakaldon eta Portugaleten jarri dituzte pantailak. Hori dela-eta, “Puta España" edo "Espainolismoa borrokatu" zioten pintadak eta pankartak agertu ziren partidaren aurretik horietako toki batzuetan, eta arratsaldeko 19:00etarako, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean mobilizazio bana antolatu zuten. “Euskal Herria, ofizialtasuna askatu"," Puta España, puta selección",........
