Egin beharrekoak
Irudiak bolo-bolo ibili dira egunotan, bereziki donostiarren artean: maiatzeko asteazken bat, goizeko hamarrak eta turistaz osatutako ilara luzeak Donostiako Antonio tabernaren atarian, bertako tortilla pintxoa dastatzeko zain, sarean ikusitako gomendioei jarraituz, bertakoen harridurarako. Izan ere, badakigu tortilla ona dela; urteak daramatzagu jaten. Baina, horrenbesteko ilarak egiteko modukoa? Antzeko irudiak ikusten dira Parte Zaharrean ere, La Viñako gazta tarta dastatzeko edota Gandariasen pintxo barran tokia hartzeko. Irudiekin batera, noski, kritikak ere etorri dira: «Nola da posible?»; «betiko galdu ote ditugu gure tabernak, gure........
