menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Zapatillak

23 0
09.04.2026

Gaurkoa ere deskribapen hutsean. Bakoitzak atera ditzala ondorioak. Edo besterik gabe, egonean utz dezala burua uretan beratzen. Burua, aspaldian joan-etorrian dabilkidan zer bitxi hori. ... Joaten da, joaten da, joaten da… eta aizue, itzuli egiten dela gero. Baina batzuetan beranduegi. Eta beste batzuetan goiz, baina berak nahi duenean.

Astelehenean gertatu zitzaidan. Bidarten. Lapurdiko kostaldeko herri ederrean. Bero egiten zuen eta hondartzara jaitsi ginen. Ederra da hondarraren kilimatxoa oinpean. Oin biluziek hondar ale bakoitza ttak sokasaltoan jartzea polita da. Ikusten ez den festa-zurrunbiloa sortzen da hor behean eta irudikatu nahi duenak irudika ditzake su artifizialak eta beste. Astelehenean ordea, zapatilla eta guzti........

© El Diario Vasco