Masusta
Masusta garaia aurreratu egin da aurten. Aurten dena doa aurretik. Eguzkiaren erritmoan. Beste urte batzuetan garai honetan jan izan ditugu lehenengoak; aurten orain dela hiru astetik ari gara jan ederrean. Eta gure txikiak pozik. Sasi artean ezin gusturago. Haiek eta haien aitzakian gu. Besapeak arantzetaraino gerturatuz, kontuz eta kontuz, ai eta ai, ezpain bueltak more-more eginda, mingaina bueltan-bueltan goxatuz. Ziztada txikien gozoa esaten zaio honi. Barruraino sartzea, arriskatzea, orekari eustea. More-more eta aukeran pottolo gustatzen zaizkigu guri. Zuri bezalaxe. Baina gainerako guztiak more........
