Liburuak
Liburu zahar-zahar bat hartu esku artean eta eraman sudur parera. Hartu arnasa sabelarekin eta sabeleraino eta saiatu kontakizuna usaintzen. Liburua usaindu gabe kontakizuna usaintzen. ... Ez, ez da erraza; saiatu. Hartu liburu zahar hori. Adibidez, etxeko apalategian hautsari doministikuka ari zaion eta orriak horitzen hasiak zaizkion 'Garoa'. Txomin Agirrerena. Ura zan gizona ura esanez ohore egiten diona Joanes artzainari. Hartu liburua esku artean eta saiatu orri ertzak tolestu gabe Joanesen neurrietan kabitzen, bere erraldoitasuna zure irakurzaletasunaren pare aldarrikatzen. Saiatu zuhaitz-enborra besarkatzen, zabal-zabal, saihetsak lehertzeraino, liburu on bategatik edozer. Liburu on bategatik malkoak. Halaxe egin nuen behin negar........
