Elurra
Ez dakit sekula kontatu dizuedan bere gurasoei erakusteko elur-bola bat poltsikoan gorde zuen umearena. Ba, bai, joan zen eskolatik elurretara egun-pasa, eta hain ... iruditu zitzaion ederra, berezia eta magikoa ikusi zuena, poltsikoan sartu zuen. Elur-bola bat. Lagunek ea galtzetan pixa egin zuen galdetu zioten autobuseko eskaileretan gora plasta-plasta zihoala. Berak baietz erantzun zien poltsikoan gordetako elur-bolarena kontatzea okerragoa izango zela ohartuta. Imajina ditzakezue barreak eta algarak, irainak eta burlak. Zer eta elurrak liluratu zuelako.
Halaxe harrapatu nau ni asteak, elur artean; eta matematikari on gisa, saiatu naiz elur maluta bat esku ahurrean bildu eta aztertzen. Horrelaxe egin zuen Johannes Kepplerrek 1610eko........
