Egia
Pito pito gorgorito aukeratzen zuten udalekuetan mutilek dantzarako neska-bikotea. Hurbiltzen ziren bi mutil eta ni hantxe, beste lagun baten ondoan, tente, irribarre tontoa ezpainetan, ... niretzat bestea niretzat bestea pentsatzen. Eta aukeratzen zuten eta aukeratzen genuen eta dantza hala moduz egiten genuen, onena betiko neska lagunarekin egitea zela sinetsita. Pito pito gorgorito eta hatza hara eta hatza hona. Inork irakatsi beharrik gabe asmatzen genuen ze esku jarri lepaldean eta ze esku gerrialdean. Horrela eta alderantziz, eta ni gero zurekin, e?
Pito pito gorgorito, horixe bururatu zait egunkariaren aurrean jarri naizenean. Badago non aukeratu, Afganistan, Pakistan, Iran, Israel, AEB, Espainia eta Europa. Aurreikus zitekeen… Palestinaz inor gutxi gogoratzen da. Venezuela pasa zen. Ukraina… zer da hori? Nadia afganistar lagunaz oroitu naiz, Wakar eta Khurran lagun pakistandarrez… Zorionak Soroiz, Aranburu eta Lopez Arnaiz. Asteartean martxoak 3, asteazkenean Doral… Irakurtzen jarri naiz pito pito gorgorito eta konturatu naiz ahotsak direla ulertzen ditudan bakarrak. Oso urruti geratzen zaizkidala hirugarren pertsonan idatzitako albisteak. Mikrofonoa jarri egin behar dela. Eta jaso. Barruak esateko duena. Horixe dela geratzen zaiguna, geratzen gaituena. Horri eskatzen diogula geratzeko. Gogorrena hori bada ere: ahotsak entzutea. Eta aurpegiak ikustea. Minarenak. Minaren arrakaletan zahartu diren zimurrenak. Pentsa zanbat diren 50 urte. Egin salto eta bat-batean gazte zara eta bat-batean adineko. Bai, bizitzak mikrofonoak behar ditu. Bizitza lehenengo pertsonan kontatu behar da, baita hil zituzten eta hiltzen dituzten pertsonena ere.
Gasteizen erasoak egin zituztenen zenbait ahots ere hasi dira argitaratzen poliki-poliki. Eta bai, gezurrak hanka motzak ditu, baina, aizue, segika doanari bidea lapurtzen bazaio egiak errealitate izateari uzten dio. Orain agian… Ba, bai, orain behar luke. Beti behar luke orain. Ahots firmeetan bildua.
Oso eguzkitsua izan zen 1976ko martxoaren 3 hartan, San Frantzisko Asiskoaren elizan langileetako batek aurrez aurre jarri zitzaion poliziari tirorik ez egiteko eskatu zion, arren, ez egiteko tirorik. Bizkarrez jo zituzten beste batzuk. Eta hil. Nahita. Hala erabakita. Hala aginduta. Hemen gehiegitan egin da pito pito gorgorito heriotzaren alde, eta bada lapurtutako bideak bere horretan berrezarri eta errealitateari hankak luze itsasteko garaia. Egia esaten zaio. Eta mikrofonoak behar ditu.
Límite de sesiones alcanzadas
El acceso al contenido Premium está abierto por cortesía del establecimiento donde te encuentras, pero ahora mismo hay demasiados usuarios conectados a las vez.
Por favor, inténtalo pasados unos minutos.
Al iniciar sesión desde un dispositivo distinto, por seguridad, se cerró la última sesión en este.
Para continuar disfrutando de su suscripción digital, inicie sesión en este dispositivo.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
