menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Hizkuntza kamutsak, adimen zorrotzik ez

7 0
latest

XXI. mendearen lehen laurdena osatu berri dugun honetan, digitalizazioan ematen ari den iraultzak informazio sareak esponentzialki ugaldu eta bizkortu ditu, gizakiok munduarekiko dugun ikuskera eta gure arteko harreman moduak arras aldatuz. Zentzu horretan, informazioaren gizartean bizi garela diote aditu eta pentsalari ugarik. Zernahi gisaz, eta paradoxikoki, munduaren egoera geopolitikoari begiratu bat eman besterik ez dago norbanako zein herrialdeen arteko komunikazio fluxuak beren unerik onenean ez daudela ikusteko. Indarraren arrazoia da nagusi arrazoiaren indarraren kaltetan, eremu ugaritan gorrotoa lege bilakatu delarik.

Faktore ugari daude errealitate gordin horren atzean; oinarrian parametro etikoen gainbehera legoke, baina horrekin batera, eta beste hainbaten artean, aro digitaleko gizakion hizkuntza gaitasunaren gainbehera ere atzematen da. Izan ere, hizkuntza ez baita informazioa igorri eta jasotzeko tresna soila; horrez gainera, eta nagusiki, gure adimena eta pentsamendua antolatzea ahalbidetzen digun tresna ere bada.

Horren harira, oso interesgarri eta argigarria da Ludwig Wittgenstein filosofo austriarrak bere 'Tractatus logico-philosophicus' entzutetsuan adierazitako ideia: «Nire lengoaiaren mugak........

© El Diario Vasco