Alokairua edo jabetza
Arantxa Urretabizkaia
Gure gurasoak alokairuan eman zuten bizitza osoa, ezkondu zirenetik hil arte. Bi etxe, biak alokairuan. Eta hori hasieratik bi soldata sartzen zirela etxean, gero hiru eta, azkenean lau. Baina ez nien sekula entzun pisu bat erosteko asmo, nahia edo ametsa zutenik.
Alokairuan bizi ziren ere nire eskolakide guztiak. Are gehiago, lehen eskolako lagun bat baino gehiago bizi zen etxe partekatuan, batzuk sukaldea erabiltzeko baimenarekin eta beste batzuk sukaldea ez, baina komuna bai. Ez dakit nola moldatzen ziren otorduak prestatzeko, sukalderik gabe. Beste batzuk,........
