menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Oinarrizko kontuak

28 0
22.09.2026

Lau biderrez joan gara San Mamesera denporaldi honetan Athleticen partiduak ikustera eta baten bakarrik urten dogu pozik, Atletico de Madriden aurkakoan hain zuzen be. Beste hiruretan, ostera, desilusionaturik urten genduan. Lehenengoan, Sevillaren aurkakoan, esan beharrik be ez dago epaileak hamaikagarren minutuan Yuri Berchicheri txartel gorria erakutsi izanak goitik behera baldintzatu ebala norgehiagoka. Bale. Azken partidu bietan, barriz, Edin Terzicen taldeak ezintasuna erakutsi eban atzean sartuta aritu ziran aurkariak menderatzeko. Elcheren aurka gol aukera garbiak euki ebazan lehen zatian. Bigarrengoan, barriz, hiru puntuak galtzeko zorian egon zan. Alavesen aurka, zuri-gorrien ezintasuna larritu egin zan. Quique Sanchez Floresen taldeak argi eta garbi erakutsi eban bapeznako bardinketearen bila etorri zala........

© Deia