Lehen zertzeladak
Hasi da traineru denporaldia Lekeition jokatutako Bizkaiko txapelketeagaz. Lehenengo estropadea baino ez da jokatu eta aurretik hiru-lau hilabeteko lehia badago be, lehen ondorioak atarateko aukerea emon deusku domekako lehiaketak. Jardunaldiko irabazleagaz hasiko gara. Zalantza askogaz ekin deutso denporaldiari Bermeoko traineruak. Izan be, nahi baino aldaketa gehiago –bederatzi– egon dira Jon Salsamendik zuzentzen dauen ekipoan eta hutsune horreek beteteko ekarritako arraunlariak goi mailakoak izan arren, gatxa izaten da trainerua lehiarako prestatzeak eskatzen dauen orekea lortzea. Esan beharrik be ez dago ze garrantzitsua dan denporaldiari hasiera ona emotea eta Bou Bizkaiak helburu horregaz ekin eutson Lekeitioko estropadeari. Lehenengo luze bietan ezin izan ebazan atzean itxi Zierbena eta Isuntza. Hirugarren luzean, ostera, txikitu........
