menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Itxaropenari eutsi ezinik

18 0
28.04.2026

Sarritan esan izan dot irabazteko zein galtzeko moduak eta moduak dagozala. Athleticek galdu egiten dau Atletico de Madriden zelaian jokatzen dauenean –ia gehienetan behintzat– eta barriro be han galdu izanak ez gaitu ezustean harrapau behar. Kontua da, porrota zelan heldu zan ikusita are mingarriagoa bilakatzen dala. Lehen zati duina egin eta atsedenaldira markagailuan aurretik zirala heldu ostean, zuri-gorriek oparitu egin eben garaipena bigarren zatiaren hasiera negargarri baten. Egia esateko, itzalaldi horrek be ez gaitu ezustean harrapau behar, denporaldi honetan antzeko hainbat desilusino hartu doguz-eta.

Osasunaren aurkako partidu “erabakigarria” irabazi ostean, danok pentsa gura genduan, lepo ganetik zama astuna kenduta, Athleticen erreakzinoa etorriko zala ligako azken sei jardunaldietan, Atletico de Madriden aurkako partidutik hasita.........

© Deia