Ikarearen estropadea
Traineru denporaldiko sasoirik politenera heldu gara. Inork ez daki oso ondo zergaitik, baina Donostiako banderak xarma berezia dauka, gaur eta bihar jokatuko diran sailkatzeko estropadetatik hasita. Hondino gogoan daukat Kontxarako zazpi hautatuak erabagitzeko lehian parte hartzea sari bat lez hartzen zan sasoia. Orduan, hogeigarren mendearen amaieran, Bizkaiko txapelketako lehenengo lau sailkatuek bakarrik lortzen eben Kontxarako sailkatzeko estropadan parte hartzeko aukerea.
Denporaldiko traineru estropada berezienak dira irailaren hasieran urtero Donostiako badian jokatzen diran hirurak. Gaurko sailkatzekoari, bildurraren estropadea deitu izan jako, sarritan ezustekoren bat egoten dalako. Izan be, egun txarra izan ezkero traineru batek denporaldiko banderarik xarmangarrienean parte hartzeko aukerea galdu leike. Beste alde........
