Gorantza begiratzeko bertigoa
Gauza asko jazo dira azken egunotan Athleticen. Gironaren aurkako partiduan jasotako porrotak min handia eragin eban klub zuri-gorrian. Ernesto Valverderen eta bere jokalarien aurkako kritika zorrotzak, garratzak eta odoltsuak, entzun eta irakurri doguz. Egun batetik bestera, jaisteko postuen mamua agertu zan, bederatzi puntura egon arren. Ganera, eguaztenean Iñigo Lekue, kapitainetako bat, agertu zan Lezamako prentsa aretoan mezu garbi bat zabaltzeko: ekipoaren helburu nagusia maileari eusteko beharrezkoak diran berrogeta bi puntuak lehenbailehen eskuratzea da. Adierazpen horreek, zale batzuren hasarrea be eragin eben eta batek baino gehiagok 25-26 denporaldia amaitutzat emon eta hurrengo ikasturtean ipini eban burua. Egun bi beranduago, Ernesto Valverdek iragarri eban Athletic itxi egingo dauela datorren ekainaren 30ean. Gauza guzti........
