menu_open Columnists
We use cookies to provide some features and experiences in QOSHE

More information  .  Close

Garaipen biribila

16 0
01.09.2026

Futbolean, eta lehenengo mailan batez be, garaipen guztiek garrantzi handia badaukie be, batzuk beste batzuk baino baliotsuagoak dira. Athleticek hiru puntu baino gehiago irabazi eban Celtaren zelaian. Izan be, denporaldi honetan jokatutako lehen partidu bietan punturik lortu barik geratu ostean, zale bat baino gehiago hasita egoan taldearen inguruko zalantzak plazaratzen, lehiaketea hasi baino ez dala egin ahaztuta. Edozelan be, Edin Terzicen taldeak behar eban Celtaren zelaian lortutako lako garaipen bat mamuak uxatu eta lasaitasunez lanean jarraitu ahal izateko. Hiru puntuak eskuratzeaz gain, Athletic goitik behera nagusitu jakon aurkariari eta ondo mereziduta eskuratu eban garaipena Balaidosen. Presino itogarria, zorroztasuna erasoan eta sendotasuna atzealdean. Horreek izan izan ziran zuri-gorrien partidu bikainaren hiru zutabeak Vigon. Futbolean dana dago........

© Deia