Beste kokoteko bat
"Gura barik be, Europara joango gara” esan eustan Athletic zale beterano batek Valentziaren aurkako partidua hasi aurretik. Izan be, Europarako sailkapena inoiz baino merkeago dago. Denporaldi makala egin arren eta hamasei porrot jaso arren (hamazazpigarrena domekakoa), zuri-gorriek aukera ederra eukien Europarako postuetara hurreratzeko. Horretarako, baina, Valentzia menderatu behar eben eta ez eben lortu. Athletic zaleok denporaldiko enegarren desilusinoa jaso genduan. Pentsau gura dogu egunen batean taldeak aurreko denporaldiko jokoa eta sendotasuna berreskuratuko dauzela baina partiduak joan partiduak etorri, zuri-gorrien ezintasuna agirikoa da. Hori bai, Athleticek Europarako borrokan aurkari dituen taldeak be ez dabilz bape ondo eta galdu arren Valentziaren aurka, puntu bakar batera dauka sailkapeneko zazpigarren postua, datorren denporaldian Conference Ligea jokatzeko aukerea emoten dauena. Dana dala, ikusitakoak ikusita eta jasotako........
